#EibarrenBadakagu, Euskeraz Primeran! abiatu du ...eta kitto! Euskara Elkarteak

#EibarrenBadakagu, Euskeraz Primeran! abiatu du ...eta kitto! Euskara Elkarteak
2020/11/25 11:41
eta kitto!
Bertoko hizkuntza zein merkataritza sustatzeko asmoz, konfinamenduan bezero eta dendarien artean horren arrakastatsua izan zen “#EibarrenBadakagu, Euskeraz Primeran!” kanpaina berrabiarazi du …eta kitto! Euskara Elkarteak.

Gabonak ate joka ditugu, eta aurten desberdinak izango direla eta zenbait arau bete beharko ditugula badakigu. Era berean krisialdi ekonomiko historiko batean murgilduta gaudela ere begibistakoa da eta horregatik, gero eta garrantzitsuagoa da “bertoko” ikuspegiarekin jokatzea.

Zentzu honetan, ezinbestekoa da gure hizkuntza zaindu eta modu naturalean erabili ahal izatea jarduera guztietan, normaltasun osoz, baita gure herrian horren garrantzitsua den merkataritzan ere.

Momentu estrategiko batean gaude, gaur egun hartuko ditugun erabakiak, etorkizunean eragin handia izan dezaketenak. Horregatik, bertoko hizkuntza eta merkataritza aldarrikatzea du helburu kanpainak. Bakoitzak erabili dezala ahal duen neurrian, baina lehenengo hitza, behintzat, euskaraz izan dadila, horren erraza izan daitekeen ekintza txiki batek elkarrizketa horren hizkuntzan eragina izango du.

Herritar guztiak animatu nahi  ditugu erosketetan ere euskara erabiltzera eta bertako dendetan erostera. Eibarren denetarik dugu, kalitatezko merkataritza dugu eta zerbitzu ezinhobea eskaintzen digute.

Datozen egunotan herritarrei ere eskatuko diegu opariak erosi ahala, establezimendu kanpoan argazkia atera eta bidaltzeko.

pakete web ona KLAUS WEB ONA FARMALUR WEB ONA