Eibart Artisau Azoka Zuloagatarrenean zabalik

Eibart Artisau Azoka Zuloagatarrenean zabalik
2015/12/23 14:47
eta kitto!
Aurreko urtean egindakoaren bidetik, Eibarko Xll. Artisau Azoka Zuloagatarren kaleko 5. zenbakian dagoen garajean ipini dute eta egunero zabalduko dute, urtarrilaren 5era arte, goizez 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 21:00etara (domeketan itxita egongo da). Azokan parte hartzen duten artisauek hamar postu ipini dituzte eta, horrez gain, beste artisau batzuek postu "mugikorrak" ipiniko dituzte, hau da, egun gutxiagotan txandaka egongo dira azokan.
Egunero postua zabalduko duten artisauak Nieves Maidagan (dekorazioa eta birziklapena), Marta Irusta (zilarra), Arrate Espilla (artilezko lanak), Eskulan (kristalezko lanak), Ahiztak (ehungintza), Ana Orozko (bitxigintza), Miren Torrealday (artilezko lanak), Aurkene Pagalday (zilarra), Sara Peñalba (narrua) eta Izaro Orbegozo (erropak) dira. Eta postu mugikorra zabalduko dutenak, berriz, Nekane (margotutako zuntzak), Artezi (tapizatuak), Vanessa Ateca (marrazki eta margoak), Aittu (erropak), Mertxe (zilarra), Maria Baskaran (bitxigintza), Zindagi (ehungintza), Ixi Wood (egurra), Etoile (bitxiak), Ceramica El Unicornio Loco (zeramika), Hazi eta Hezi (umiendako ehungintza) eta beste hainbat.

eibart azoka (7)w