Eibart-eko artisauen azoka Bizikleta Plazan
Eibart Eibarko Artisauen elkarteak zortzigarrenez antolatu du azoka Eibarko Bizikleta Plazan. Errege Egunaren bezperara arte martxan egongo da, egunero 11.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 21.00etara (urtarrilaren 1ean itxita egongo da). Aurten 14 artisauk hartuko dute parte, eskaintza zabalarekin: bitxiak (zilarra, ehuna, beira, gantxillua…), egurrezko ontziak, margotutako ehun eta gantxillo osagarriak, telarrean egindakoak, larrua, eskuz margotutako umeendako erropak, errestaurazio eta birziklapenetik sortutakoak, krema eta jaboiak, errementariaa, luthierra…
Gainera, euren beharra ezagutzera emateko, artisauek erakustaldiak eskaintzen dituzte eta eskulan tailerrak ere antolatu dituzte Udaleko Kultura sailak emandako diru-laguntzari esker. Aurtengo tailerretan egurrezko beharrak landuko dituzte gaur (hilaren 26an) eta 28an eta urtarrilaren 3an (arratsaldez karpan).