Eibartar bik jaso dute Rikardo Arregi saria
Gaur eguerdian eman du ezagutzera Andoaingo Udalak 2013ko Rikardo Arregi kazetaritza sarituen zerrenda. Eibar aldera etorriko dira sarietako bi, Ainara Argoitia eta Imanol Magro kazetarien eskutik.
Berria egunkariko kiroletako sailak jaso du XXV. Rikardo Arregi kazetaritza sarietako bat. Azkenengo olinpiadetan egindako jarraipena saritu nahi izan du epaimahaiak. Imanol Magro Berriako kazetaria da, kirol sailean hain zuzen ere, eta Londresen izan zen jarraipena egiten joan zen udan.
Ainara Argoitiak Elgoibarko Barren aldizkarian egindako kazetari lana azpimarratu du epaimahaiak. Herri aldizkarietan lanean diharduen kazetarien lana eta herriarekiko gertutasuna lortu duela Argoitiak azpimarratu dute epaimahaikideek.
Zorionak ...eta kitto!ren izenean bai Ainarari, bai Imanoli ere, jasotako sariarengatik!