Eibartarrak Bilboko triatloian

Eibartarrak Bilboko triatloian
2013/05/24 00:00
eta kitto!

Erdi Ironman distantzian (1,9 kilometro igerian, 90 kilometro bizikletan eta 21 arineketan) aurreko zapatuan jokatutako Bilboko III. Triatloian, Delteco Eibar Triatloiko hiru ordezkari izan ziren parte hartzen. Ane Ziaran onena izan zen beste behin 23 urtetik azpikoen artean eta 7.a sailkapen absolutuan, eta Juanjo Romerok (179.a) eta Ibon Romerok (423.a) postuetan amaitu zuten. Bestalde, Bilboko Triatloiaren hiru edizioetan parte hartu duen eta iaz helmugaratzen lehen eibartarra izan zen Iker Gallastegi Aizpun Enkarterri Triatloi taldeko kidea 280. postuan helmugaratu zen aurreko asteburuan jokatutakoan. Probaren irabazleak, bestalde, Virginia Berasategi emakumezkoetan eta Aimar Agirresarobe gizonezkoetan izan ziren.