Eibartarrak FT-k luzapenean galdu zuen partida Mutrikuren aurka
Lehen bi partidetan garaipena lortu ondoren, denboraldiko lehen porrota jaso zuen domekan, urriak 4, Gorengo Erregional Mailan jokatzen duen Eibartarrak FT-k. Porrot lazgarria gainera. Izan ere, 92. minutuan jaso zuen gol erabakigarria eta Mutrikuk 2-1 irabazi zuen neurketa.
Ez zen partida erraza izan Eibartarrak-entzat. 42. minutuan, Josu Truebak bere atean sartu zuen gola eta etxekoak aurreratu egin ziren. Atsedenalditik bueltan, eibartarrek gora egin zuten eta berdinketa lortu zuten 70. minutuan Jon Osaren golari esker.
Partidaren luzapenean, ostera, Aitor Solabarrietak 2-1ekoa jarri zuen markagailuan eta zuri-beltzak esku hutsik itzuli ziren Eibarrera.
Gauzak horrela, Eibartarrak sailkapenaren 3. postuan dago, 6 punturekin, liderrarekin berdinduta. Hurrengo jardunaldia ostiralean jokatuko du, urriak 9, 20:00etan, Unben, Aretxabaleta UDA B-ren aurka.
Hemen Leatrigol-en landutako partidaren laburpena: