Eibartarrak makina-erremintaren bienalean
2012/05/28
00:00
eta kitto!
Gaur zabaldu dute Barakaldoko BEC-en ekainaren 2ra arte martxan egongo den Makina-Erremintaren 27. Bienala eta, ohikoari jarraituta, 50 herrialdetatik azokara parte hartzera joandako 1.163 firmen artean eibartarrak daude: CIC Margune, Danffor Sist. Int. Ind. SL, Delteco SA, Egasca SA, Tekniker Fundazioa, Izalan SL, JAZ Zubiaurre SA, Metronic SA eta Neurtek SA enpresek sektore ezberdinetarako ekoizten dituztenak erakusten eta saltzen topatuko dituzte azokara bisitan doazenek. Azoka egunero 10.00etatik 18.30etara zabalduko dute, etenaldi barik.