Eibartarrek sanblasak bedeinkatu dituzte
2014/02/03
00:00
eta kitto!
Urteroko ohiturari jarraituta, gaur (astelehena, hilak 3) eibartar mordoa herriko elizetara joan dira San Blas opilak eta hariak bedeinkatzeko asmoz. Goizean goizetik hasita, hainbat meza berezi egin dira, baina betiko lez San Andresen 11.00etan egindakoak batu du jende gehien. Irteeran, batek baino gehiagok eliza pareko eskulturekin batera argazkia egiteko tartea hartu du. Argazkiak ikusteko hemen klikatu.