Eibartarrek sortutako Zazpi dokumentala Mendifilm jaialdian emango dute
Mikel Lizarraldek zuzendu du lana eta Pello Osorok, Maite Arroitajauregik eta Haritz Letek hartu dute parte
2024/12/02
11:47
eta kitto!
Euskal Herriko probintzia bakoitzeko mendi garaienak lotu ditu Mikel Lizarraldek Zazpi dokumentalean. Bidean, esklerosi anizkoitzaren diagnostikoa jaso eta bizitzea zer den kontatzen du. “Bizitza normal bat izan nahi duen optimista burugogor baten erronka eta 300 kilometro pasatxoko bidaia 11 etapatan”, dio sinposiak.
Lanak oso kutsu eibartarra du, Lizarralde zuzendariak beste hiru herrikide izan baititu alboan: Pello Osoro grabazioan, edizioan eta muntaian; Maite Arroitajauregi ‘Mursego’ musika; eta Haritz Lete soinuaren diseinuan eta nahasketan.
Mendifilm jaialdian domekan
Zazpi dokumentala Bilboko Mendifilm mendiko dokumentalen jaialdian emango dute domeka honetan, 12:00etan, Euskalduna jauregian.
Sarrerak lortzeko esteka honetan klikatu behar da.