EIMA Katalogoa: Eibarren du egoitza euskarazko ikasmaterialen dokumentazio-zentroak
2019/10/15
09:08
eta kitto!
Euskarazko ikasmaterialen dokumentazio-zentroa da EIMA Katalogoa. 2005etik dihardu euskarazko ikasmaterialak biltzen, katalogatzen eta herritar guztientzat sarean kontsultagarri jartzen. Eibarren du egoitza (Hezkuntza Esparruko Jaizkibel eraikinean) eta mailegu-zerbitzu berria ireki du hezkuntza-komunitate guztiarentzat. Horrekin batera, webgunea berritu du. EIMA Katalogoko lantaldean bi eibartar eta zarauztar bat daude, eta eurekin jardun dugu dokumentazio-zentroaren funtzionamenduaz eta bertan aurki dezakegunaz.
Unibertsitate aurreko mailetarako (HH, LH, DBH, Batxilergo eta Lanbide Heziketa) euskarazko ikasmaterialen dokumentazio-zentroa da Hezkuntza Sailaren EIMA Katalogoa, hezkuntza-komunitatearentzat pentsaturiko baliabide erabilgarria, baina katalogatutako hainbat material edozein herritarren eskura ere ipintzen duena. Izan ere, datuak ez dira nolanahikoak. Gaur egun, 26.000 erreferentzia ditu katalogoak, eta horietatik 4.200 inguru sarean kontsultatu edo deskargatu daitezke.
EIMA Katalogoaren dokumentazio-zentroak Eibarren du egoitza (Eibarko Hezkuntza Esparruan, Otalora hiribidea, 29 - Jaizkibel eraikina). Beraz, beste inon ez dagoen zentroa da. Ainara Buenetxea zarauztarrak eta Fernando Berrizbeitia eta Roberto Kerexeta eibartarrek osatzen dute bertako lantaldea. Azaldu digutenez, “Gure instalazioetan materialak kontsultatu eta maileguan hartzeaz gain, bertako kontsulta-gela erabili daiteke materiala aztertzeko, ikerketa-lanetarako… Interneteko sarbidea duten hainbat ordenagailu daude erabiltzaileen eskura eta wifi konexioa ere badago. Horretaz guztiaz gain, ikus-entzunezko gela ere badago, U-matic, VHS, Beta eta DVD euskarrietan dauden baliabideak bisualizatzeko gela”.
Herritarren eskura “baina bereziki hezkuntza-komunitateari irekitako baliabidea” dela azaldu digute: ikastetxeei, irakasleei, ikasleei, eta baita gurasoei ere. Hala ere, euskarri digitalean dagoen hainbat material didaktiko, baldin eta erabilera askekoak badira, online plataformaren bidez eskura ditzake edozein herritarrek, bertan bilaketa egin ondoren.
Askotariko baliabideak dira EIMA Katalogoan jasotzen direnak:
– Eskolan erabiltzeko sortutako materiala: testu-liburuak, ariketa-koadernoak, aplikazio informatikoak…
– Sareko hainbat baliabide didaktiko: webguneak, simulazioak, jolasak…
– Haur eta gazte literatura, adin-tarteka eta gaika sailkatuta.
– Helduentzako literatura.
– Material monografiko eta erreferentziazkoak..
– Ikus-entzunezkoak.
– Jolas didaktikoak.
– IRALEn sortutako materiala…
EIMA Katalogoa dokumentazio-zentro bat dela azpimarratu nahi dute bertako arduradunek: “ez da bakarrik materialak erakusteko edo maileguak gestionatzeko leku bat. Gure lanaren alde garrantzitsu bat dokumentatzea da: ahalik eta material gehien topatzea, biltzea, katalogatzea eta, ahal den neurrian, sarearen bidez eskuragarri jartzea. Saiakera bat egiten ari gara era askotako euskarazko ikasmaterialak, zaharrak zein berriak, biltzen, katalogatzen eta jendearen eskura jartzen”.
Webgune berriztua: eimakatalogoa.eus
Katalogatuta dauden 26.000 dokumentuen artean kontsultak ikasmailen, jakintza-gaien, ikasmaterial moten, argitaletxeen, edo egileen arabera egin daitezke. “EIMA Katalogoaren webgune berrituan errazago egingo zaio erabiltzaileari katalogoko materialak bilatzea eta eskatzea, intuitiboa eta erabilerraza baita plataforma berritua”, dio Eibarko lantaldeak. Herritar guztiek erabili dezakete eta interneten eskuragarri dauden materialak badira, online eskuratu daitezke. Materiala euskarri fisikoan badago, eimakatalogoa.eus webgunetik eskatu daiteke. Ikastetxeentzat zerbitzu berezia dago: erabiltzailea Eibartik kanpoko irakaslea bada, materiala ikastetxean jaso dezake posta bidezko doako mailegu-zerbitzuaz baliatuz. Horretarako, erabiltzaile-kontua sortu behar da aurretik. “Eta erabiltzaileak nahi duen material hori aurkitzen ez badu, EIMA Katalogoarekin harremanetan jar daiteke, eta lortzen ahaleginduko gara”, argitu digute.
Eibarko egoitza 8:30etik 17:30era egoten da zabalik astelehenetik ostegunera, eta 8:30etik 14:30era ostiraletan. Harremanetan jartzeko eimakatalogoa@gmail.com helbidera idatzi edo 943 20 27 48 telefono zenbakira deitu daiteke.
EIMA: euskarazko ikasmaterialgintza
EIMA izena akronimo bat da eta “euskal ikasmaterialgintza” esan nahi du. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Euskara Zerbitzuak 1982. urtetik hona abian duen lan-programa da. Helburu nagusia unibertsitate aurreko ikasmailetarako euskaraz behar adina ikasmaterial sor dadin bultzatzea da, ikasmaterial horien kalitatea zaintzea eta ikasmaterial horiek zabalkundea izan dezaten administraziotik laguntzea.
Zerbitzu honen baitan, EIMA Katalogoa da funtsezko adarretako bat. Ikasmaterialen zabalkundean laguntzeko 2005ean sortua, urte hartatik dihardu EIMA Katalogoak dokumentazio-zentroan euskarazko ikasmateriala biltzen, katalogatzen eta sarean kontsultagarri jartzen.
dav