Einer Rodriguezen Euskal Herriko argazki panoramikoak Untzagan ikusgai

Einer Rodriguezen Euskal Herriko argazki panoramikoak Untzagan ikusgai
2013/06/14 00:00
eta kitto!

Gaur (barixakua, hilak 14) 19.30etan zabalduko dute Untzagako jubilatu etxean Einer Rodriguez Ponceren Euskal Herriko panoramikoak argazki erakusketa. Uztailaren 7ra arte martxan egongo den erakusketa astelehenetik barixakura 19.15etatik 21.15etara bisitatzeko aukera izango da eta zapatu eta domeketan, berriz, 12.00etatik 14.00etara eta 19.15etatik 21.15etara.