Ekaiñaren 22xan GUINNESS errekorraren billa juango gara eibartarrak

Ekaiñaren 22xan GUINNESS errekorraren billa juango gara eibartarrak
2017/05/19 14:08
eta kitto!
Aurten beste batzuetan baiño pixkat lehentsuago hasiko dittugu San Juan jaixak eta, gaiñera, oin arteko marka guztiak hautsita ospatzen hasiko gara: ekaiñaren 22xan Untzagak hartuko daben ekitaldi haundixan Guinness errekorra gaindituko dogu, “figura baten eraldaketa” kategorixan. Sanjuanak hasteko ez eze, ekitaldixa egitasmo zabal baten aurkezpena egitteko be erabilliko da. Aittatutako errekorra oin arte Dubai-k dauka, 2.300 lagunekin. Hortaz, eurak ipiñittako marka hori eibartarrok gainditzeko gitxienez 2.500 lagun batzia lortu bihar da eta, asmo horrekin, 40 laguneko lantaldia ekitaldixa antolatzeko biharrian hasitta dago.

Guinness errekorra gainditzeko erronka horren atzetik Euskararen Plan Estrategikua garatzeko herrixan eratu dan “Eibarren AKEBAI” izeneko plataformia dago. Ekaiñaren 22rako preparatzen diharduen ekitaldixa eibartar guztiendako egongo da zabalik, berdin detsa zenbat urte dittuan, nun jaixotakua dan, zelako gustuak dittuan... Ekitaldixa preparatzeko biharrian dabillen taldiak azaldu dabenez, “hamen biharrian daguanak, edo hamen bizi danak, azken batian egun horretan Eibarren egongo dan jende guztiak eukiko dau parte hartzeko aukeria. Eibarko alkarte, erakunde eta abarrak, eibartar guztiak batu nahi dittugu”.

logoa

2.500 lagunez osatutako giza-irudi erraldoia egingo da Untzagan, udaletxe aldeko plazan, eta, era berian, giza-irudi horrek eraldaketa bat izango dau. Osatuko dan irudixa logotipua izango da. Eibarko udalak, eragilliak eta herritarrak osatzen daben “Eibarren AKEBAI” plataformiak oso proiektu zabal, berritzaille eta parte-hartzaillia emon nahi dau ezagutzera, “eibartarron parte-hartziarekin eibartarrondako egindakua”. Esandakuaren arabera, “lehelengoz egingo da Eibarren horrelako tamaiñua dakan ekitaldi bat. Auzuetatik abiatuta, ekaiñaren 22xan, 20:30xetan Untzagan alkartuko gara danak: umiak, gaztiak, zaharrak; andra-gizonak; ikasliak, bihargiñak, langabetuak, pensionistak; irakasliak, bulegarixak, kazetarixak, dantzarixak, musikuak, merkatarixak, tabernarixak; talde, alkarte, erakundiak... danon artian lortuko dogu. Baietz Eibar Guinnessen sartu! Horra hor erronka”.

Horretarako, datorren asterako auzo batzarrak deittu dittue. Holan, maiatzaren 22tik 25era bittartian auzoka egingo diran billeretan, ekitaldixaren inguruan jakin biharreko guztiak azalduko dittue. Lehen billeria erdigunian bizi diranendako deittu dabe, astelehenian, 19:00etan udaletxian. Urki ingurukuekin billeria, barriz, martitzenian egingo dabe (19:00etan Portalean). Eguaztenian Amaña aldekuen txandia izango da (19:00etan Armerixa Eskolan). Eta eguenian izango da azkena, Urkizu aldekuekin (19:00etan ...eta kitto! Euskara Elkartean).

Guinnessa eta Eibarren AKEBAI markia

Guinness errekorra gainditzeko asmua ez da egun batetik bestera sortu. “Eibarren AKEBAI” plataformakuen berbetan, “azken urte eta erdixan 50 bat herritarrekin osatutako taldiak, parte-hartze prozesu batian datozen 10 urtiotarako Euskararen Plan Estrategikua lantzen jardun dau. Udalak bultzatutako plana izanda be, eibartarrak Eibarrerako egindako nahi izan dabe lehelengotikan, hortik udalak herritar eta alkartien artian zubilana egittia. Halanda be, udalaren babesa dauka, udalak egitasmua diruz laguntzeko 10 urterako konpromisua da eta”.

euskera foro54

Hori guztiori martxuaren 29xan
 egindako batzar
 nagusixan eztabaidatu eta onartu eben. Hortaz, ekaiñeko ekitaldixa 10 urterako egitasmo zabal horren hasiera- ko txupinazua izango da, “Euskeriaren plan estrategiko barri xa ez eze, plan barritzaillia nahi dogulako. Izan be, egitasmuaren diskursua be halakotxia da: zabala, parte-hatzaillia, informala, anitza, irabazlia, eraikitzaillia... ilusiñoz betetakua, geuk be holan, ilusiño haundixarekin dihardugulako”.

“Eibarren AKEBAI” markiak be esandako horretan dauka sorburua: “Esaten dogun diskurtso horretara ondo egokitzeko izen aproposa bihar genduan, diskurtsuaren ezaugarri guztiak beteko zittuan izena. Eta, horrekin batera, zirikatzaillia eta erronka puntu bat adieraziko eban izena be izan bihar zan. Horrek guztiak kontuan hartuta, holan sortu zan ‘Eibarren AKEBAI’ izena ”. Plataformako kidien berbetan, “aurretik dakaguna 10 urterako plangintza da. Historikua dala diñue, horregaittik, hasieria emoteko ezin aproposagua begittantzen jaku eibartar guztien artian Guinness errekor hori lortzeko ekaiñian egingo dan ekitaldixa. Azken batian, planaren erronka Eibarren euskeriaren erabilleria haunditzia izanda, egitasmua be erronka haundi batekin, Untzagan 2.500 eibartar alkartu eta Guinness errekorra gaindituta hasiko da”.

Ekitaldixan parte hartzia eibartar guztiendako zabalik egongo bada be, dana antolatu ahal izateko izena aurretik emotia biharrezkua izango da eta, horretarako, www.akebai.eus webgunia sortu dabe, helbide horretara sartuta, hor topauko dozuen formularixua beteta izena emoteko. Sartu eta emon izena, danon artian Eibar Guinness errekorren zerrendan sartzia lortuko dogu eta. AKEBAI!