Ekaitzaren ondoren, Kezka Dantza Taldeak soka-dantza egin zuen Sanjuanetako omenduekin
Ekaitzari aurre eginez, dantzariak plazara irten ahal izan ziren.
2025/06/25
11:07
eta kitto!
Eibarko San Juan egunak berriz ere tradizioari eta dantzari egin zien lekua atzo gauean. Ohiko moduan, Kezka Dantza Taldeko eta Usartza Txistulari Taldeko kideak plazan bildu ziren omenduei, agintariei eta plazan bildutako herrotar guztiei dantzak eskaintzeko. Beste behin ere, dantzariek euren maisutasuna eta konpromisoa erakutsi zituzten. San Juan jaietako ekitaldi nagusietako bat bihurtu da urtero Eibarren dantzarien agerraldia.
Ekitaldi guztien jarraipena gure INSTAGRAMeko kontuan egin dezakezu, zuzeneko irudien eta laburpen bideoen bitartez, eta baita Facebook-en ere.