Ekingune elkartea aurkeztuko dute gaur Portalean

Ekingune elkartea aurkeztuko dute gaur Portalean
2013/03/19 00:00
eta kitto!

Gaur (martitzena, hilak 19) 19.00etan aurkeztuko dute Ekingune elkartea Portalean. Gaur jendaurrean ezagutzera emango duten elkartea Debabarrenako ekintzaileen arteko lankidetza sustatzeko helburuarekin sortu dute eta, horregatik, ekintzaile izateko bidean edo horren asmotan dihardutenak gaurko ekitaldira gerturatu eta informazioa zuzenean jasotzera animatu nahi dituzte.