Ekingune Marketing Day jardunaldia azaroaren 7an
2018/10/29
09:45
eta kitto!
Ekingune elkarteak I Ekingune Marketing Day ekimena antolatu du azaroaren 7rako Ipurua foball zelaiko hezkuntza-geletan. Inguruko enpresa txikiak eta ekintzaileak biltzeko, eta marketing eta komunikazio arloko gomendioak eta azken joerak ezagutzera emateko doako jardunaldia izango da.
Hau izango da jardunaldiaren ordutegia:
9:00-9:15 Jendearen harrera.
9:15-11:00 Ana Santos (Eventosfera): "Marketing eta komunikazio arloko joerak eta estrategia enpresa txikientzat".
11:00-11:30 Atsedenaldia eta kafea.
11:30-12:30 Iñaki Osa (Talka Marketing): "Industriari zuzendutako marketing digital arloko adibide praktikoak".
Oharrak: Bi hitzaldiak gaztelaniaz izango dira. Leku mugatuak. Ez ahaztu zure sarrera ekartzen, bai inprimatuta edo bai zure sakeleko telefonoan.