Ekitaldiz betetako Kurturartekotasun astea ospatu dute Urkizu ikastetxean

Asteari amaiera borobila emateko, barixakuan Kurturartekotasun jaia ospatu zuten
2024/05/27 11:48
eta kitto!

Aurreko astean "Kulturartekotasun astea" ospatu zuten Urkizu eskolan. Aste guztian zehar ipuin kontalariekin eta Jon Maia bertsolariarekin gozatzeko aukera izan zuten.

Asteari amaiera borobila emateko, barixakuan kurturartekotasun jaia ospatu zute eskola bertan. Egunean zehar ekintza ezberdinak egin ziren, eta jatorri ezberdinetako dantzak ikusteko eta janariak dastatzeko aukera izan zuten.

Esan digutenez, "egun zoragarria eta ahaztezina izan zen ostiralekoa; guraso, irakasle eta haurrek elkarrekin disfrutatzeko aukera paregabea izan genuen".