Ekonomia Feministaren inguruko jardunaldiak Eibarren
2017/09/16
11:11
eta kitto!
EGUNAK: Irailak 25, 26 eta 28, astelehena, asteartea eta osteguna
ORDUA: 17:00etatik, 20:00etara
TOKIA: Portaleko Areto Nagusian
Irailak 25: Ekonomia begiratzeko ikuspegi hegemonikoaren gabeziak identifikatuko dira (merkatuetan zentratuta dagoen eta genero-erlazioen garrantzi ekonomikoa gutxiesten duen ikuspegiaren gabeziak) eta azalduko da ekonomia feministak proposatzen duen ikuspegi-aldaketa.
Irailak 26: Gogoeta egingo dugu gaur egungo ekonomian egin beharreko eraldaketen inguruan eta aldaketa hori egiteko moduaz, ekonomia horrek bermatu dezan bizi izatea merezi duen bizimodua pertsona guztienentzat eta ekosistema bizi baten markoan.
Dinamizatzailea: AMAIA PÉREZ OROZCO
Hizkuntza: Erdara
Irailak 28: Ekonomia feministaren inguruko eztabaida Euskal Herrira ekarriko dugu, hemengo errealitatea aztertu, lan banaketa sexualari erreparatu eta bizitza erdigunera ekartzeko bide posibleez hausnartuko dugu. Helburua izango litzateke ongi bizitzea zer den pentsatzea gaur eta hemen. Hausnarketari ekiteko teoria zein praktika uztartuko ditugu, dinamika parte-hartzaileen bidez.
Dinamizatzailea: MARINA SAGASTIZABAL (EMAGIN)
Hizkuntza: Euskara
Antolatzailea: Berdintasun Zerbitzua-Andretxea

Jardunaldiak irekiak eta doakoak izango dira