EKOS abesbatzak musikaletako abestiekin beteko du Coliseo antzokia urriaren 2an
«Nos vamos de musical» kontzertua 19:30ean hasiko da, eta besteak beste, El fantasma de la ópera, West Side Story, Grease, Los Miserables eta Mamma Mia! filmetako abestiak eskainiko dituzte.
2026/09/29
15:57
Irati Alvarez Malaxetxebarria
Eibarko Musika Eskolako EKOS Abesbatzak «Nos vamos de musical» kontzertua eskainiko du datorren ostiralean, urriaren 2an, Coliseo antzokian. Emanaldia 19:30ean hasiko da, eta musikal ezagunetako hainbat abesti entzuteko aukera izango da.
Besteak beste, El fantasma de la ópera, West Side Story, Grease, Los Miserables eta Mamma Mia! musikaletako abestiak interpretatuko dituzte. José Miguel Laskurainek zuzenduko du emanaldia.