El Corte Ingleseko aparkalekua zabalik egongo da domekan

Bisitari ugari egotea aurreikusten dute Eibar-Oviedo futbol partiduagatik
El Corte Ingleseko aparkalekua zabalik egongo da domekan
2024/05/31 11:33
eta kitto!

Hypermotion Ligako azken jardunaldia jokatuko da domekan Ipuruan eta bertan nor baino nor arituko dira SD Eibar eta Real Oviedo. Eibarrek Lehen Mailara zuzenean igotzeko aukerak ditu partidua irabazi eta Leganesek berea galduz gero, eta Oviedok igoera fasea jokatzeko txartela lortu dezake. Beraz, asko dago jokoan.

Gauzak horrela, inguruko herrietatik eta Oviedotik jende asko etortzea aurreikusi dute herriko agintariek, eta Jon Iraola alkateak gaur goizean sare sozialen bitartez adierazi duenez, El Corte Inglesekin berba egin dute hango parkinga irekitzeko. Hauek eskaera onartu dute eta aparkalekua 12:00etatik 20:00etara egongo da zabalik.