El Corte Ingleseko parkingean aparkatzeko ordutegia luzatuko da datozen bi asteburuetan

El Corte Ingleseko parkingean aparkatzeko ordutegia luzatuko da datozen bi asteburuetan
2023/06/15 08:09
eta kitto!
UnoSan Juan jaien egitaraua dela eta, eta hainbat ekitaldi eta jende ugari ibiltzea espero denez, asteburu honetan eta hurrengoan El Corte Ingleseko aparkalekuaren irekiera-ordutegia luzatuko dela esan dute Eibako Udaletik.

Horrela, ekainaren 16tik 17rako goizaldean, eta hilaren 17tik 18rakoan, aparkalekua 03:00ak arte egongo da zabalik.

Ekainaren 23an eta 24an hain zuzen ere, egitarauan aurreikusitako gaueko ordutegiko ekitaldiak direla-eta, eta jende asko espero denez, aparkalekua irekita egongo da etenik gabe, hilaren 23ko ohiko irekieratik igandeko (hilak 25) 15:00ak arte.