El Ultimo Tributo zuzenean, gaur gauean Coliseoan
El Ultimo de la Fila talde mitikoa jaio zela 30. urte bete dira eta, horren aitzakiarekin, taldearen jarraitzaileek berriz ere euren musikarekin gozatzeko aukera aparta izango dute gaur gauean (barixakua, hilak 3), 22.30etan Coliseoan hasiko den kontzertuan. Gaurkoan, baina, 80. eta 90. hamarkadetan horren ezagunak egin ziren abestiak El Ultimo Tributoren eskutik ailegatuko zaizkio publikoari. Quimi Porteten laguntzarekin, Manolo Garcia buru zuen El Ultimo de la Fila taldea punta-puntako erreferentzia bilakatu zen Espainiako musika munduan eta taldeari zein haren jarraitzaileei omenaldi modukoa egiteko, El Ultimo Tributo izeneko taldea sortu zuten 2007an. Bere ibilbideari ekin ziotenetik gaur arte arrakasta ugari bildu ditu talde honek eta, besteak beste, 2012. urtean musikaren ARC sarietarako izendapena jaso zuten, bertsio taldeen artean birarik onena egin zutela-eta. Kontzerturako sarrerak 15 euro balio du eta aldez aurretik zein leihatilan bertan erosteko aukera izango da.