Eleskyren kontzertuarekin hasiko dira UniEncounter topaketarako antolatu dituzten jarduerak

Eleskyren kontzertuarekin hasiko dira UniEncounter topaketarako antolatu dituzten jarduerak
2024/02/09 17:16
eta kitto!
Gaur arratsaldean, 18:30ean inauguratuko dute Uni Encounter informatika eta teknologia berriei buruzko topaketa Uni Eibar-Ermua ikastetxean. Jarraian, 18:30ean, iaz oso harrera ona izan zuen Eleskyk kontzertua emango du. Gaur eta bihar, hitzaldi eta dibulgazio-jarduerez gain, ordenagailuko, bideo-kontsolako eta mugikorreko jokoak, lehiaketak eta txapelketak egingo dira (egitarau osoa HEMEN).

Bestalde, ekimenaren une garrantzitsuenak zuzenean emango dira, Twitch bidez (twitch.tv/uniencounter). Eta jardueretan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da, online, “izan ere, lehiaketa horietako batzuetan, azken faseak aurrez aurre bakarrik egingo dira”. Topaketari buruzko informazio guztia https://uniencounter.uni.eus webgunean aurkituko duzue.