Elgoibarko Soartek eraman du Kofradia eguneko idi-probetako saria

49 plazarekin, Vicente Areta "Mendigoitxi" eibartarraren eta Ezkio-Itsasoko Igeldoren idi-pareei irabazi zieten.
2024/09/16 21:33
eta kitto!

Urtero bezala, Arrateko Amaren eguna igaro eta hurrengo domekan ospatu da Kofradia eta Baserritar Erretiratuen eguna aurten ere. Eibarko Udalak antolatuta, atzo arratsaldeanidi-demak jokatu ziren Arrateko probalekuan.

Hiru idi-pare aritu ziren bertan, 1.800 kiloko probarriarekin lanean, Jose Luis Sarasola eta Felix Beitia izan ziren epaileak.

Vicente Areta “Mendigoitxi” eibartarraren idiekin hasi zen idi-dema, eta Iñaki Urrutia eta Galder Bolaño itzain zituztela, ordu erdiko tartean 47 plaza, bost metro eta 60 zentimetro egin zituzten.

Bigarren idi-parea Elgoibarko Soarterena izan zen (Iñaki Urrutia eta Galder Bolaño izan ziren itzainak): idiek erritmo bizian hasi zuten proba, eta hala jarraitu zuten ia amaierara arte. Azkenean 49 plaza egin zituzten.

Eta hirugarren idi-parea Ezkio-Itsasoko Iker Zubillaga “Igeldorena” izan zen. Idi-pare hau ere polito hasi zen lanean, baina 44 plazak eginda, eta proba amaitzeko ia hiru minutu falta zirela, idi-pareak planto egin zuen, eta Iñaki Urrutia eta Asier Zubillaga itzainak gogotik ahalegindu arren, hantxe amaitu zuten proba, 44 plaza, zinta bat, hiru metro eta 54 zentimetro eginez.

Horrela, aurtengo Kofradia eguneko idi-demak irabazi zituen Elgoibarko Soarterentzat izan ziren bi manta ederrak.