Elikadura, jatea baino gehiago
2019/05/31
08:57
eta kitto!
Jaten dugunak zer garen zehazten badu, elikadura politikek gizarteen izaera deskribatzen dute. Azken urteotan elikadura politika publikoak garatzen ari dira, biztanleen beharrei erantzun eta lehen sektorean eragiteko helburuarekin. Hainbat esperientzia eta proiektu jarri dira martxan, baita Euskal Herrian ere, eta adibide batzuk ezagutzeko aukera izango dugu ekainaren 6an Portalean UEUk egingo duen ‘Elikadura politikak Toki Administrazioan’ ikastaroan.
Goiz osoko jarduera izango du ‘Elikadura politikak Toki Administrazioan’ ikastaroak, eta IHOBEko Maria Jauregiren, Nekazaritza Elikagaien Aldeko Hirien Sareko Daniel Lopezen, Urduñako Udaleko Marijo Imazen, Leitzako Udaleko Markel Azkargortaren eta Gotzone Sestorain gaztagilearen, eta Pello Estanga Anoetako Udal Ordezkariaren eta Maddi Sarasola proiektuaren dinamizatzailearen hitzaldiez gain, eguneko hizlariekin mahai-ingurua entzuteko aukera egongo da.
Ainhoa Zabala ikastaroaren zuzendariak aipatu digunez, “tokiko elikadura politika publikoak bistaratzea da ikastaroaren asmoa”. Nazioarte mailan gertatzen ari diren aldaketak nabariak direla dio eta gurean ere hainbat proiektu lantzen hasiak direla. “Mahai gainean jarri nahi ditugu, eta eragile ezberdinek, gizarte zibilak eta administrazioak elkarlanean garatu beharreko bide horretan zer nolako papera jokatzen duten ikustea”.
Zabalaren iritziz elikadura politika publikoak ezin dira modu isolatuan ulertu. “Gai transbertsala da”. Gure egunerokoaren parte den heinean eta administrazio publikoaren politikek nekazaritzaren garapenean, osasun publikoan, ingurumenean, garapen ekonomikoan eta lurraldearen garapenean eragina dutenez, gai honen zeharkakotasuna azpimarratzen du Zabalak. “Elikadura-sistema jasangarri eta osasungarria izatea dute helburu politika publikoek”.
Ikastaroan azalduko diren esperientziak herri mailan garatu badira ere, elikadura politika publikoak administrazioaren entitate maila ezberdinetan landu beharko lirateke Zabalaren ustez. “Udalean, eskualdean, erkidegoan eta nazio mailan egiteko lanketa da. Europa mailan ere egiten dihardute”. Goitik beherako edo behetik gorako izaera izan behar dute politika hauek? Zabalaren iritziz bi norabidekoak izan beharko lirateke. “Garrantzitsua da gizarte zibilaren eta administrazioaren arteko elkarlana, eta hau kooperazio, kolaborazio eta konfiantzan eraikitzea”. Horregatik, gertuko esperientziek gizabanakoengan eragin handiagoa dutela deritzo.
Ikastaroan azladuko diren Urduña, Leitza eta Anoetako esperientziak behar batzuei erantzuteko sortu zirela dio Zabalak. “Abiapuntu ezberdinak izan dituzte hastapenetan, errealitate eta behar ezberdinei erantzuten dietelako, baina tokiko elikadura sistema jasangarri baten alde lan egiteko nahia dute amankomunean”. Beste herri batzuetan edo Euskal Herri mailan antzeko proiektuak garatzeko aukerez galdetuta, Zabalak ez daki proiektuek abiapuntu bakarra izan dezaketen, “baina interesgarria izango litzateke gutako bakoitzak, herritar eta kontsumitzaile bezala eta eragile garen heinean, gure buruari galdetzea kontsumitzen ditugun produktuak nolakoak eta nongoak diren”. Uste du kontsumitzaileek ez dutela produktuen jatorria ezagutzen, “nondik datozen eta nola ekoiztuak diren”, eta kontzientziazio hori garrantzitsua dela deritzo kontsumo eredu jasangarri eta osasuntsua ezarri nahi badugu. “Jaten ari garen hori noren eskutan uzten dugun jakitea garrantzitsua da. Merkatu globalaren esku lagatzen dugun edo gu geu garen eragileak”. Horretarako, aldaketa kulturala ezinbestekoa dela uste du.
Eskoletako jangelak
Jangelak, jolastokia edo gimnasioa moduan, eskoletako beste elementu bat gehiago dira. Astean bost egunetan herriko Lehen Hezkuntzako ikasle gehienek (1.700 baino gehiago) jangelan bazkaltzen dutela kontuan hartzen badugu, esan genezake jangelaren funtzionamenduak garrantzia handia duela herriko haurren elikaduran.
Euskal Herriko ikastetxe gehienetan bezala, catering enpresek kudeatzen dituzte Lehen Hezkuntzako eskoletako jangelak Eibarren. Urkizu, San Andres, Aldatze eta Arrateko Andra Mari ikastetxeetara kanpoko enpresa batek eramaten die janaria prest eta, ondoren, eskolan berotzen dute. Amañan, La Sallen eta Iturburun, bestetik, sukaldariak dituzte eta euren kozinatzen dute jangelan zerbitzatuko dena. “Kanpoko enpresa batean prestatutako bazkaria hotza, lehorra... etorri daiteke. Hemen kozinatuz gero, bazkaria maitasun gehiagorekin eginda dagoela pentsatzen dut”, esan digu Divina Oteiza Amañako eskolako sukaldariak. Nahiz eta ikastetxean kozinatu, Amaña eta Iturburura kanpoko enpresa batek eramaten dizkiete jakiak, eta La Sallen “betiko hornitzaileei” erosten dizkiete.
Eusko Jaurlaritzak bost menu mota bereizten ditu eskoletako jangelentzako: menu basala, txerririk gabeko menua, arrautza-esneki-barazkien menua, arrautza-esneki-barazki eta arrainen menua (2019-20 ikasturtetik aurrera) eta nutrizio-premia berezietarako dietak (intolerantziak, alergiak eta dieta bidezko tratamendu espezifikoa daukaten patologietarako dietak). Hori kontuan hartuta, Eibarko eskoletako jangeletan kanpoko enpresek zehaztutako menua eskaintzen da. “Hiru hilean behin hiruhileko menuak bidaltzen dizkigute”, esan digu Maribel Olivan Urkizu eskolako jangelako arduradunak. “Enpresek nutrizionistak dituzte eta menu orekatuak eskaintzen dizkigute”, Arrateko Andra Mariko Marta Gorrotxategiren berbetan. Eskoletan menuak baloratzen dituzte, hurrengo baterako enpresek iritziak kontuan hartu eta ikasleentzako gustokoak diren menuak eskaintzeko. “Gainera, gurasoekin berba egiten dugu jangelan eskainiko diren menuen inguruan, etxean afalduko duten janariaren osagarriak izan daitezen”, La Sallekoek esan digutenez.
Elkarrekin, baina nahastu barik
Jangelak eskolen parte dira, baina orokorrean ez da arlo pedagogikoa lantzen bertan. “Jaten irakasten diegu ahal den heinean”, diote Aldatzekoek. Urkizun, adibidez, ‘Gosari osasuntsua’ izeneko egitasmoa jarri zuten martxan, “baina kanpaina puntuala izan zen”. La Sallen, bestetik, birziklatzen erakusten diete ikasleei. “Monitoreek lehenengo eta bigarren platerrak batzen dituzte, baina postrea dagokion zakarrontzira botatzen dute umeek”. San Andresen eta Amañan begiraleak dituzte baita ere, eta poliki-poliki jaki berriak probatzeko animatzen dituzte ikasleak. “Plater erdia jateko esaten diegu, gutxienez bi koilarakada. Lehen, adibidez, ia inork ez zuen sandia jaten eta orain euren fruiturik gustokoena da”, esan digute Amañakoek. Eskoletan mahai-tresnak erabiltzen irakasten diete eta Iturburun jarrerarekin lotutako neurriak lantzen dituzte gehien bat. Arrateko Andra Mariko Marta Gorrotxategik esan digun bezala, “jakiak proba ditzaten saiatzen gara txikiekin, baina ez ditugu derrigortzen. Eskola txikia izanda tratu zuzena dugu gurasoekin eta eurekin adosten dugu nola jokatu. Hori bai, gurasoek pentsatzen dute gure ardura dela umeei jaten irakastea, baina ez da horrela”.