Elikadura osasuntsuari buruzko hitzaldia
2014/05/26
00:00
eta kitto!
Eguaztena, maiatzaren 28a Elikaduraren Nazioarteko eguna da eta, horren harira, egun horretan hitzaldia emango du Aurora Cid Alonso nutrizionistak, 18.00etan liburutegiko gela polibalentean. Besteak beste, honakoak azalduko ditu hitzaldian: nola hobetu elikatze-ingurua eta familia giroa loditasuna eta obesitatea prebenitzeko eta, horrekin batera, elikadura desegokiari lotutako beste gaixotasun batzuk nola saihesten diren ere esplikatuko du. Hitzaldia antolatzearekin batera, liburutegian gaiarekin lotutako liburuekin interesgunea prestatu dute.