Elkarretaratzea egingo da gaur arratsaldean Untzagan ‘Gernikaren herritik. Genozidiorik ez! Gerrarik ez!’ goiburupean

Gaur (urriak 8) 19:00etan mobilizazioak egingo dira udalerri guztietako udaletxeen aurrean, Gernika-Palestina herri-ekimenak antolatuta.
Elkarretaratzea egingo da gaur arratsaldean Untzagan ‘Gernikaren herritik. Genozidiorik ez! Gerrarik ez!’ goiburupean
2026/10/08 12:01
Silbia Hernandez Arrazola

Gernika-Palestina herri-ekimenak antolatuta, gaur (urriak 8) 19:00etan mobilizazioak egingo dira udalerri guztietako udaletxeen aurrean, baita Eibarren ere, Gernikaren herritik. Genozidiorik ez! Gerrarik ez! goiburupean.

Gernika-Palestina ekimenetik salatu dutenez, “hiru urte pasa dira eta egoera okerrera doa Palestinan eta, oro har, munduan zehar. Genozidioa eta horrek dakarren deshumanizazio forma guztiak nagusitzen ari dira, eta ezin dugu inondik inora egoera tamalgarri hau normalizatu. Gerra ezin da ezeren irtenbidea izan. Hildakoak, zaurituak, desplazamenduak... Ezin dugu onartu ekonomia eta politika kudeatzeko estrategia bihurtzea”. Gaurko mobilizazioen harira egin duten KOMUNIKAZIOA OSORIK IRAKURTZEKO  HEMEN sakatu.

Gauzak horrela, euskal gizartea hausnarketa sakona egitera eta egoeraren tamainako erantzuna ematera animatu nahi dute.