Elkarretaratzea Santander Bankuko kaleratzeen kontra
2016/01/19
12:08
eta kitto!
Gaur eguerdian elkarretaratzea egin dute Santander bankuaren parean CCOO, ELA eta LAB sindikatuek deituta, Eibarko bulego horretan 30 urtetik gora beharrean eman dituzten langile bi kaleratu dituztela eta protesta egiteko. Azaldu digutenez, "pisuzko arrazoirik gabe abenduaren 10ean kaleratu dituzte bi langileak". Legeak horrelako kasuetarako zer jasotzen duen jakinda, diotenez ia ez dago aukerarik kaleratuak berriz kontratatzeko, baina hala ere herririk herri bankuaren bulego guztietan kaleratutakoei babesa azaltzeko sinadurak biltzen dabiltza eta, orain arte behintzat, beste beharginen erantzuna oso ona izaten diharduela esan digute. Gaur Eibarren ibili dira sinadurak jasotzen eta bide batez elkarretaratzea egin dute. Langile biak kaleratu arte Santander bankuak 13 behargin izan ditu Eibarko bulegoan.