[ELKARRIZKETA] Ander Arroitajauregi, luthierra
2021/04/09
12:04
eta kitto!
1973. urtean jaio zen Eibarren Ander Arroitajauregi. Musikaria, eta, gaur egun, luthierra eta luthier irakaslea da Bilboko erdi-mailako kontserbatorioan. Biolingintza ikasketak egin zituen Bilboko Lutheria Eskolan eta aintzinako instrumentuen espezializazioa ikasi zuen London Guildhall University-n. Orain dela gutxi argitaratu den Donostiako Musika Hamabostaldiko kartelak eibartarraren ekarpena dauka.
“Lutherie” hitz frantsesak zeri egiten dio erreferentzia?
“Luthierra” deitzen zaio harizko instrumentuak, batez ere arkuzkoak, sortu eta konpontzen dituen pertsonari.
Nolatan erabaki zenuen ibilbide profesional horri ekitea?
Garai batean, flauta ikasketak egiten nenbilenean, hain zuzen, nire arreba Maitek komentatu zidan erakustaldi moduko bat zegoela antolatuta Bilbon. Bertaratzea erabaki nuen eta konturatu nintzen asko gustatzen zitzaidala mundu hori eta, behin flautako erdi-maila amaitutakoan, lutheria ikasketei ekin nien. Geroztik, gaur arte.
Aprendiz moduan atzerrian egon eta gero, jaioterrira, Eibarrera, bueltatu eta zure tailer berezi eta espezializatua sortzea erabaki zenuen. Zergatik?
Lutheria ikasketak amaitu ostean, herrira bueltatu eta ikasitakoa martxan jartzea erabaki nuen. Dagoeneko banituen pare bat instrumentu eginda, eta horiek erraz saldu nituen. Garai horietan egoera ekonomikoa oso ona zen; beste garai batzuk ziren, ez zegoen krisirik, eta Espainian aintzinako musika sortzeak indar handia hartu zuen. Gainera, instrumentuen erreprodukzio originalak egiteak nabarmen egin zuen gora. Musika-tresna barrokoetan nengoenez espezializatuta eta teknika ezberdinak ezagutzen nituenez horiek sortzeko, tailerra sortu eta lanari ekin nion.
Hasieran, 1998.urtearen amaieran, Coworking bat egin genuen eta tren geltoki atzean zegoen txoko batean egiten nuen lan beste pare bat lagunekin. Urte gutxiren buruan, Barrena kaleko lokal batean egon nintzen luthier lanak egiten 2012. urtera arte. Nire aitona-amonak Errebal kalean zapata-denda zeukaten, eta horiek hil ostean nik hartu nuen lokala eta tailer bilakatu nuen txokoa. Nahiz eta denda itxura daukan, tailerra da, nik bertan egiten ditudalako lanak. Ez daukat oso ordutegi finkorik, baina zita telefonikoak jasotzen ditut eta telefonoz ondo moldatzen naiz bezeroekin.
Zein da zure eginkizuna? Zer egiten duzu tailerrean?
Gaur egun esan dezaket instrumentuak konpontzen, zaharberritzen eta ajustatzen ditudala gehienbat, horiek baitira egungo bezeroen premiak. Horrez gain, dagoeneko eginda dauden musika-tresnak erosi, ajustatu, martxan ipini eta saldu egiten ditut. Baina, egun, ez dut lehen jarraitzen nuen prozesua egiten, eta ez naiz egur zati batetik abiatzen instrumentua sortzeko, ez daukat denborarik eta.
Noraino iristen dira zuk egindako musika-tresnak?
Aitortu beharra dut gehienak estatu mailan saldu ditudala, Espainian. Hala ere, Japoniara, Estatu Batuetara, Alemaniara, Frantziara, Poloniara… ere iritsi izan dira nire lanak.
Zure arreba artista, zu luthierra… Etxean txikitatik sartu zaituztete musikaren munduan gurasoek edo zuen kabuz garatu duzue dohain hori?
Gure ama solfeoko irakaslea eta pianojolea izan da urte askoan zehar eta aitari asko gustatzen zitzaion musika klasikoa, baina inor ez da dedikatu profesionalki horretara Maitek eta nik egin dugun bezala.
Bilboko erdi-mailako kontserbatorioan luthierra ere bazara. Nola suertatu zitzaizun aukera? Nola uztartzen dituzu tailerra eta kontserbatorioa?
Nahiko gaizki daramat bi lanak uztartzearena, oso desantolatua naizelako. Arratsaldeko ordutegia daukat Bilbon, eta lanaldi osoko kontratua daukat. Autorik ez daukadanez, garraio publikoan joaten naiz Eibartik Bilboraino, eta oso goiz bazkaldu beharra daukat egunero. Goizetan 3-4 ordu ateratzen ditut asko jota tailerrean egon ahal izateko, besterik ez; oso juxtu ibiltzen naiz denboraz. Estatu mailan ez dira lutheria ikasketak existitzen, eta duela sei urte inguru Bilboko eskolak plan berri bat jarri zuen abian. Nirekin harremanetan jarri ziren, ni ikasle ohia naizelako eta bazekitelako ni mundu horretan murgilduta nengoela; zenbait filtro eta proba gainditu eta gero, irakasle izateko aukeratu ninduten.
Zuk 20 urtez erabilitako plantilak erabili ditu Ibon Aranberrik Donostiako Musika Hamabostaldiko kartela egiteko. Nolatan?
Ibon lehendik ere ibilitakoa zen Eibarko industriarekin zenbait eskulangintza arloko proiektu egiten, eta ezagutzen zituen gure herriko industria txikiak. Nirekin harremanetan jarri eta proposamena egin zidan, eta baiezkoa eman nion. Zenbait bider etorri zen nire tailerrera argazkiak eta bestelakoak egitera eta, egia esan, asko gustatu zait bere lan egiteko eta pentsatzeko modua, baita kartelaren emaitza ere, oso landuta dago.
Etorkizunera begira, zein da zure asmoa?
Instrumentuak egitea gustatuko litzaidake, eta alde batera lagatzea zaharberritzeak eta doiketak; esango nuke hori dela egungo luthier guztien ametsa. Hala ere, momentuz, nire aurreikuspena eskolan jarraitzea da, aurrera begirako zenbait proiektu berritzaile eta erakargarri ditugulako esku artean.