Elkartasun ekitaldia egin zen atzo Untzagan, ELEAK-Librek deituta
2021/01/22
17:49
eta kitto!
Atzo iluntzean Untzaga plazan elkartasun ekitaldia egin zuten, ELEAK-Libre mugimenduak deituta, Galder eta Aitor gazteak epaitzeko atzo hasi zen prozesuaren kontra azaldu eta bi auzipetuei elkartasuna adierazteko. Diotenez, “aspaldi ez genuen laranja kolorea kalera ateratzen, baina atzo hasitako epaiketa politikoaren aurrean ez dugu beste aukerarik ikusi eta elkartasun keinu guztiak ezinbestekoak dira”. Jarraian ELEAK-Libreren irakurketaren oharra daukazue:
“Altsasu BIS” baten aurrean egon gaitezke. ELEAK-Libre mugimenduak irmoki salatu nahi du Galder eta Aitor gazteen aurkako epaiketa berria. Bi gazte hauen inguruan muntatzen ari den guztia ikusirik eta egin diren kartzela zigorra kontuan izanik, ‘Altsasu BIS’ baten aurrean egon gaitezkeela uste du Eskubide Sozial, Zibil eta Politikoen aldeko mugimenduak. Kriminazlizazioa eta muntaia polizial, mediatiko eta juridiko berri baten aurrean jarri gaituzte.
Epaiketa eta zigor eskaera hauek ez dute inolako zentzurik, Euskal Herriak une honetan bizi duen egoera politikoan. Eta gazte hauen epaiketa urtarrilaren 21 eta 22an Espainiako Auzitegi Nazionalean egiteak kaltea dakar beti euskal gazteriarentzat. Inori ez zaio ahaztu Altsasukoekin gertatutakoa.
Gazteek beti ukatu izan dituzten leporatze ilun eta zalantzagarrietan oinarriturik fiskaltzak 8 urteko kartzela zigorra eta beste 7 urteko zaintzako eskatu izanak, gauzak zertan dauden aditzera ematen du. Gauza onik ez euskaldunontzat berriro ere Madrilen. Bertan ez zaizkigu gure Eskubide Sozial, Zibil eta Politikoak bermatzen, ikusita dago.
Gauzak horrela, burutzen diren elkartasun erakustaldi guztiekin bat egiten du ELEAK-Libre mugimenduak eta herritar guztiei kalera ateratzeko deia luzatzen dien, mobilizaziorako garaia da eta.
ANKERKERIA STOP
Aitor eta Galder aske!
ELEAK-Libre Mugimendua
EUSKAL GAZTERIAREN AURKAKO EPAIKETA BERRIA