Elorrio ezagutzen jardun zuten zapatuan berbalagunek
Bisita gidatuari esker hobeto ezagutu zuten Bizkaiko herria
2025/04/01
13:44
eta kitto!
Joan den zapatuan hogei berbalagunez osatutako taldea Elorriora abiatu zen, autobusez, Bizkaiko herri horri buruzko nondik norakoak bertatik bertara ezagutzeko. Horretarako, bertako Turismo Bulegoko gidari baten laguntza izan zuten eta haren azalpenak entzunez goiz parte ederra pasa zuten berbalagunek, eguraldiak lagundu ez bazien ere. Behin bisita amaituta eta Elorrio euren kabuz beste apur bat gehiago ikusi eta gero, bapo bazkaldu zuten hango jatetxe batean.
Ikasturteko azkeneko irteera izan arren, ekainean beste ekintzaren bat antolatuko du ...eta kitto! Euskara Elkarteak berbalagunei eskaintzeko.