ELOY VIVAR (HELDU! progamako parte-hartzailea): “Nire proiektua pasio handiz bizi dut eta armagintzarekin zerikusia dauka”
2022/10/12
09:57
eta kitto!
Eibarren ekintzailetza sustatzeko HELDU! izeneko programa jarri dute martxan Eibarko Udalak eta Debegesak. Helburua da Eibarren enpresa-jarduera berriak sortzea, eskualdeko ehun ekonomikoa eta haren lurralde-lehiakortasuna indartzeko asmoz. Sei proiektu hautatu dituzte programan parte hartzeko, horietako bat Eloy Vivar eibartarrarena
Zure proiektua izan da aukeratuetako bat Heldu! programaren baitan. Programa martxa betean hasi da. Zein balorazio egiten duzu?
Programa bete-betea eta oso egokia da. Ez nuen espero hain sakontasun handiz sartuko ginenik hainbat esparrutan. Parte-hartzaileoi ikusarazi digute etorkizuneko gauzei begiratzea ondo dagoela, baina hasierako formulazioan huts egin genezakeela. Ingurua ere zoragarria da, lasaitasunera gonbidatzen du eta probetxu handiko kontzeptu berriak barneratu ditugu. Nire espektatibak gainditu ditu: oso maila altua dago. Prestakuntzan eskaintzen zaigun edukia oso potentea da, goi mailakoa. Eskaintzen zaizkigun aholkularitza-zerbitzuekin guztiz harrituta gelditu naiz. Ezin da gehiago eskatu.
Zerk motibatu zaitu parte hartzera?
Ideia bat nuen aspalditik, oso harreman zuzena daukana gure gertuko inguruarekin eta, ikusita tokikotasuna zela Udalak bultzatu nahi zuena, berehala animatu nintzen parte hartzera. Alde batetik, programak eskaintzen duen formatuagatik; eta, bestalde, daukan izakera lokalagatik. Debegesaren bitartez programak daukan gertutasun hori oso faktore garrantzitsua izan da nire kasuan urrats hau ematerako orduan.
Nolakoa da zure proiektua?
Nire proiektua pasio handiz bizi dut, eta armagintza tradizionaleko tailer bat birmoldatu ahal izateko formula bat aurkitu nahi du, fabrikazioko edo lan-antolaketako teknika berriak erabiliz, eta, batez ere, digitalizazioaren bidez. Parte hartzen ari garen ekintzaileon artean sinergiak sortu dira, eta gure artean sortzen ari den saltsa hori zoragarria iruditu zait.
Zure moduan ideia bat garatu nahi dutenei gomendatuko zenieke?
Izan ere, gustatuko litzaidake guk bizi izan dugun esperientzia etorkizuneko edizioetan kontatu ahal izatea. Uste dudalako ahoz ahokoak zerikusi handia izango duela programa horretan. Izan ere, nik oraintxe bertan eramango dudan esperientzia ekintzailetzan hain trebatuta ez dagoen kaleko bati helarazten badiot, begiak ireki eta programa hau kontuan hartzeko balioko dio.