Elur Arrieta (Itsasoen Deiadarra proiektuko kidea): “2050erako arrainak baino plastiko gehiago izan ditzakegu gure itsasoetan”
2020/01/13
14:00
eta kitto!
ITSASOAREN DEIADARRA natur ondarearen kontserbazioaren garrantziaz sentsibilizatzeko ikuskizuna da. Gure itsasoak eta natur ondarea zaintzeko birziklatzeak duen garrantziaz ohartarazteko, bi perkusio-joleren musika ardatz duen ikuskizun honetan, aktore eta biologo baten arteko elkarrizketak biodibertsitatearen garrantziaz informatuko gaitu. Batez ere 7-12 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzenduta dago, eta Elgoibarko Herriko Antzokian ikusteko aukera izango dugu datorren igandean, urtarrilaren 19an, 16:30ean. Sarrerak Kutxabank bitartez eskura daitezke. Elur Arrieta musikari elgoibartarra ikuskizunaren sortzaileetako bat da. Eibarko Musika Eskolan perkusio irakasle moduan ibilitakoa da, eta gaur egun Leioako Udal Kontserbatorioko irakaslea da.
- Zer aurkitu dezakegu Itsasoen Deiadarra ikuskizunean?
Ur azpiko ikus-entzunezkoak eta zuzeneko perkusiozko musika batuz itsasoak zaintzearen beharra ezagutzeko ikuskizuna da. Familia osoak gozatzeko bidaia liluragarria da, eta gogorarazteko ongi birziklatzeak itsasoko espezieak babesten laguntzen duela. Emozioek lagunduko digute konturatzen irtenbidea gure esku dagoela. Julen Berna, nabigatzaile nekaezinak eta Alberto Santolaria, itsasoko algekin maitemindutako biologoak, itsasoaren garrantzia ezagutzera gonbidatzen gaituzte. Etxeko ekimen txikiekin ozeano garbiagoak izan ditzakegu.
- Aktore bat, biologo bat eta musikari bi taula gainean. Nola sortu zen proiektua?
Perkusio-jolea eta irakaslea naiz Leioako udal kontserbatorioan, eta Euskal Herriko hainbat orkestra eta talderekin kolaboratzen dut. Ikasle nintzela eta ondorengo kolaborazioetan Vicent Zaragoza ezagutu nuen, gaur egun Bilboko Orkestra Sinfonikoko perkusio bakarlaria. Orain dela 4 urte erabaki genuen elkarrekin proiektu bat hastea, perkusio bikote bezala. Aldi berean, Iraide Sarria biola-jolea eta biok musika konpainia bat sortzea erabaki genuen, MUSBIKA, batez ere guk sortzen genituen musika proiektuak gestionatzeko. Bide horretan, Leioan Alberto Santolaria itsas biologoa ezagutu nuen. Albertok NAKUSARBE elkartea dauka, eta ikuskizun hau itsas ingurunearekiko ezagutza eta interesa sustatzea nahi duen elkarte horren ideia originala da.
- Itsasoaren garrantzia musikaren bitartez transmititzea erabaki zenuten orduan…
Ideiarekin guztiz engantxatu nintzen. Garai hartan Bilboko portuarentzako lanean ari zen, batez ere portuaren itsas azpian urak zeukan kalitatea eta fauna aztertzen. Oso irudi potenteak zituzten. Alberto, ikerlariaz gain, urpekaria ere bada, eta inork grabatu ez dituen euskal kostako irudiak ditu.
- Ikus-entzunezkoek pisu handia daukate zuen ikuskizunean.
Ikus-entzunezkoen aldeko apostu sendoa egin dugu. Koktel horretan “trm Tarima” ikuskizunetako logistika enpresa ere sartu zen. Eurei esker video mapping teknika erabiltzen dugu ikuskizunean. Tarimarekin lanean hasi ginenean Musiklatu idea sortu zen hasieran. “Estreinaldi” moduko bat antolatu genuen Basauriko jaietan, eta bertara Kukubiltxon ibilitako Josu Camara antzerki zuzendari eta aktorea etorri zen. Izugarri gustatu zitzaion eta berak hartu zuen zuzendaritza artistikoa. Gidoia berridazten eta beste ideia batzuk lantzen hasi ginen Josu, Alberto eta hirurok. Sorkuntza prozesu interesgarrienetarikoa izan da niretzako. 2019ko otsailean Kultur Leioan estreinaldia egin genuen. Josu Camarak antzerkiaren inguruan daukan traiektoria eta ezagutza itzela da, eta zer esan Alberto Santolariak zientziaren inguruan daukan ikuspegiari buruz…
- Zein da mezu edo idea nagusia?
Sentsibilizazioa, enpatia eta proaktibitatea. Beharrezkoa ikusten dugu arazoa bistaratzea, eta jendearen proaktibitatea lortzea. Ikuskizunaren amaieran esaten dugu aretora etorri direnak itsaso salbatzaile izendatzen ditugula. Jendeak pauso bat eman behar du eta aktibo bihurtu arazoari buelta eman ahal izateko. Albertok ondo esaten duen bezala, 2050erako arrainak baino plastiko gehiago izan ditzakegu gure itsasoetan. 30 urte dauzkagu arazoari buelta emateko, baina oraintxe bertan hasi behar dugu ohiturak aldatzen. Nola? Etxean hondakinak murriztuz eta birziklatuz.