Emakumeen aldeko flashmob arrakastatsua

Emakumeen aldeko flashmob arrakastatsua
2013/03/11 00:00
eta kitto!

Barixakua Emakumearen Nazioarteko Eguna izan zen eta Eibarren, beste herri askotan egindakoaren bidetik, horren harira programazio berezia prestatu zuten Udalak eta Andretxea inguruko emakumeen elkarteek, beste hainbat talderen laguntzarekin. Beste urte batzuetan antolatu ohi diren elkarretaratzeari eta udalaren adierazpenari laguntzen, Untzaga plazak jendez gainezka egitea lortu zuen flashmoba gehitu diete aurten. Nerea Lodosa Ipurua kiroldegiko dantza garaikide irakasleak gidatuta, ehundik gora lagunek jardun zuten emakumeen alde dantzan. Argazkiak ikusi nahi badituzue, hemen klikatu.