Emakumeen aztarnak etorkizunaren bidean
2018/10/26
10:48
eta kitto!
Aurrera egiteko atzera begiratu behar bada, eibartarrok badugu nora begiratu. Iraganarekin lotura duen hiria da Eibar, bere ondareaz harro dagoen herria, horrek ematen diolako nortasuna. Asko dira historian zehar arlo ezberdinetan Eibarren alde lan egin dutenak eta guztien baturak osatzen du eibartarron ondare preziatua. Zerrenda horretan emakumeen presentzia ezinbestekoa da. Emakume eibartarrek berebiziko lana egin dute herriko ondarea garatzen eta egun hauetan euren lekukoa hartu dutenen omenaldia jasotzen ari dira Portalean zabalik dagoen erakusketan.
‘Eibarko emakumeen aztarnak’ izenburuarekin herriko emakumeek historian zehar izan duten protagonismoa eta herrian garatu duten ondarea (industria, damaskinatua eta grabatua, literatura, gizartea, musika…) nabarmendu nahi duen erakusketak ateak ireki zituen atzo Portaleko bigarren solairuan dagoen erakusketa-gelan. Azaroaren 18ra arte egongo da zabalik eta gaur egungo artista eibartarrek eurentzat eredu izan diren herrikideei omenaldia egin nahi izan diete bertan.
Pinturak, eskulturak, argazkiak, bordatuak, damaskinatuak, argazkiak, diskoak, idatziak eta instalazioak egongo dira ikusgai erakusketa honetan, besteak beste. Lanak proiektu honetarako berariaz egin dira, baina hauez gain badaude iraganean emakume eibartarrek egindako beste lan batzuk ere. Horrela, Maria Jesus Portillo eta Mari Asun Noguesen damaskinatuak; Elena Izaga eta Leire Izagirreren grabatuak; eta Iratxe Unanue, Esther Galarza, Marina Barrena, Bakarne Elejalde, Leire Kareaga, Maialen Belaustegi, Natalie Garrido, Espe Zabala, Virginia Arakistain eta Maite Arriaga artisten lanak egongo dira ikusgai erakusketan. Bestetik, Goi Argi eta Pagatxa emakumeen elkarteek erabili izan dituzten aterkiak, zapiak eta bestelako gauzak ikusi ahal izango dira baita ere.
Liburu bi inspirazio moduan
Erakusketan parte hartzen duten artistek normalean erabiltzen dituzten teknikak landu dituzte ‘Eibarko emakumeen aztarnak’ erakusketarako, bakoitzak bere arloan, baina emakumeek herriko ondarea garatzeko orduan izan duten garrantzia azpimarratzen saiatu dira denak. Politika, kirola, gizartea, irakaskuntza, gremioak… denetariko gaiak jorratzen dituzte Portalean ikusgai dauden lanek eta liburu bi erabili dira oinarri moduan, inspirazio iturri bezala: Arantza Lasaren ‘Eibarko emakumeen historia’ eta Zaida Fernandez, Savina Lafita eta Luz Maceiraren ‘Emakumerik gabe, Eibar ez litzateke izango gaur egun dena. Emakumeen arrastoak Eibarko industrializazio prozesuan’.
Fernandez, Lafita eta Maceiraren lanak emakume eibartarren zuzeneko testigantza jasotzen ditu, besteak beste, eta hori oso baliagarria dela deritzo Fernandezek. “Arlo ezberdinetan lan egin edo jardun zuten emakumeen berbak jaso ditugu (langileak, negozioak zituztenak, baserritarrak…) eta euren memoriatik zuzenean zerbait jasotzeak demaseko balioa dauka”.
Eibarko Armagintza Museoak hartu du erakusketa antolatzeko ardura eta Fernandez, Lafita eta Maceiraren liburua, Lasarena bezala, ezinbestekoa izan da edukiak lantzeko orduan. “Marina Barrenak, museoko arduradunak, goitik behera irakurri zuen gure liburua eta informazio horretaz baliatu dira erakusketan parte hartzen duten artistak”, azaldu digu Fernandezek.
Fernandez, Lafita eta Maceiraren liburua idatzita eta dagoeneko euskarara itzulita badago ere, oraindik ez du argia ikusi, baina idatzitakoa guztiontzat irakurgai uzteko asmoa daukate egileek. “2019an liburua kaleratzea espero dugu eta, horretarako, polita izango litzateke jardunaldi berezi bat antolatu eta memoriaz eta generoaz berba egiteko aprobetxatzea”. Hori bai, “egitekotan, ondo egin nahi dugu, lan handia egin behar delako liburua prestatzen”.
Andretxeak 15 urte 2019an
Andretxeko arduraduna da Zaida Fernandez, eta herri mailan gizon eta emakumeen arteko berdintasun eraginkorra bultzatzeko jarduerak, egitasmoak, proiektuak, prozesuak eta kanpainak sustatzen, diseinatzen, kudeatzen eta garatzen dira bertan. 2019an 15 urte beteko ditu Andretxeak eta gauza bereziak egiteko aprobetxatu nahi dute.
Hainbat elkartek hartzen dute parte Emakumeen Mahaian, taldeko eta sareko lanaren garrantzia azpimarratuz. ‘Eibarko emakumeen aztarnak’ erakusketan egin bezala, herriko emakumeen elkarlana (eta herri osoarena) berebizikoa da berdintasunaren alde egiteko orduan eta Zaidaren ustez beti izan da horrela. “Emakumeen artean beti egon da elkartasuna, gure artean enpatia dagoelako eta denak ia egoera berdinean gaudelako”.
‘Futboleko emakume ezezagunak’
Udalak Ondarearen Europako Jardunaldiekin bat egin nahi izan du ‘Eibarko emakumeen aztarnak’ erakusketarekin. ‘Ondarea, emakumeen emaria’ da jardunaldi hauek aurten izango duten izenburua eta ondare kulturala sortu, zaindu eta transmititzeko orduan emakumeen eginkizuna ikusaraztea da helburua. Gipuzkoako 33 herritan gauzatuko da proiektu hau eta 70 jarduera aurkeztuko dira irailetik azarora.
Portaleko erakusketaz gain, ‘Futboleko emakume ezezagunak’ izeneko bisita komentatua eskaintzen da Ipurua foball zelaian. Azaroaren 16ra arte egongo da ikusgai eta Eibar FT-ren historian arrasto sakona utzi duten emakumeen ikuspegia emango da bertan.
Bisita egiteko izena eman behar da aurretik 688 852 732 telefonora deituta edo tour@sdeibar.com helbidera idatzita.