Emakumezkoen futbolaren inguruko bi mahai-inguru hartuko ditu Ipuruak bihar

“Emakumeak Gipuzkoako kirolaren kudeaketan” eta “Gipuzkoako derbia” izango dira landuko dituzten gaiak
Emakumezkoen futbolaren inguruko bi mahai-inguru hartuko ditu Ipuruak bihar
2024/12/03 13:32
eta kitto!

Gipuzkoako Futboleko Emakumeen Sareak antolatuta, bihar eguaztena bi aurkezpen egingo dituzte  Ipuruako prentsa-aretoan. 18:00etan hasita, “Emakumeak Gipuzkoako kirolaren kudeaketan” gaiaz jardungo dute Begoña Larzabal (Real Sociedad de Fútbol), Alicia Figueroa (Askatuak SBT), Oneida Zubia (Gipuzkoako Futbol Federazioa) eta Arrate Fernández (SD Eibar). Eta jarraian, 19:00etatik aurrera, “Gipuzkoako derbia”-ren bueltan jardungo du hirukote batek: Ane Campos (SD Eibar), Mirari Uria (Real Sociedad de Fútbol) eta Ana Rodriguez (Gipuzkoako Futbol Federazioa). Moderatzaile lanetan Aintzane Encinas Realeko jokalari-ohia arituko da.