“Emilia Perez” eta “Un lío de millones” Coliseoko zine karteldegian
“¿Es el enemigo? La película de Gila” eta “Niko. Más allá de la Aurora Boreal” ere ikusgai egongo dira
2024/12/20
11:45
eta kitto!
Oraingoan ere, aurreko astetik karteldegian dagoen pelikula bati beste hiru gehituko zaizkio bihartik astelehenera arte Coliseoko karteldegian egongo den zine-programazioari. Alexis Moranteren “¿Es el enemigo? La película de Gila” filmak karteleran jarraituko du, eta oraingoan Jacques Audiard-en “Emilia Pérez” drama eta Susan Béjar-en “Un lío de millones” komedia gehituko zaizkio. Laugarrena, betiko lez, umeentzako eta familian ikusteko aproposa izango da, animaziozkoa: Kari Juusonen zuzendariaren “Niko. Más allá de la Aurora Boreal”.