Emozioen Monologoak saioan izena emateko azken eguna
Ekingune elkarteak "Emozioen monologoak" izeneko saioa antolatu du eguaztenerako (hilaren 28rako), ekintzaileek izan ditzazketen beldurrak uxatzeko tresnak eta moduak eskaintzeko asmoz. Azaldu dutenez, "horretarako bakoitzak bere beldurraren inguruko esaldi, txiste edo istorioren bat sortu beharko du eta, jarraian, saioan parte hartzen duetenei azaltzen lagunduko diegu. Asmoa negozio bat kudeatzeko orduan sortzen diren beldurrak aztertzea, testua umorez idatzi eta kontatzea eta gure beldur gehienak irrazionalak direla ikusteko exagerazioa eta txisteak erabiltzea da. Amaitzean ideiak hartu eta emoteko, ikasteko eta networking-erako gune bat sortuko dugu". Saioa Arrate Kultur Elkartean egingo da, 19:00etatik 22:00etara eta izena emateko ekingune@ekingune.com helbidera idatzi daiteke, gaian MONOLOGOAK_izena eta abizena idatzita edo, bestela, 653709150 / 943208420 telefono zenbakira deitu.