“En tierra de santos y pecadores” eta Kevin Costner-en “Horizon” zine-karteldegian
“Del revés 2 (Inside Out 2)” animaziozko pelikula ere ikusi ahal izango da
2024/07/03
16:02
eta kitto!
Robert Lorenz-en “En tierra de santos y pecadores” ekarri dute Coliseoko zine-karteldegira aurretik programatuta zegoen “Un desastre es para siempre” filmaren ordez, azken honen estreinua atzeratu egin dutelako. Aipatutako Lorenz-enen pelikula 1 Aretoan proiektatuko dute, eta Costner-en “Horizon. An American Saga. Capítulo 1” 2 Aretoan joango da.
Oraingo asteburuan bakarrik hiru film izango dira ikusgai, eta hirugarren hori animaziozko “Del revés 2 (Inside Out 2)” izango da. Kelsey Man-en zuzendutako film horrek Antzokia hartuko du batez ere, proiekzio batzuk 2 Aretoan ere eskainiko dituzten arren. “Horizon” filmaren proiekzio batzuk lehenago hasiko dira, hiru ordutik gorako iraupena baitu film horrek.