Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez musikariek ikasleentzat saioa emango dute bihar
Bihar (eguaztena, hilak 24) 11.00etan hasi eta 14.30ak bitartean, Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez Coliseoan izango dira Baga-Biga-Higa emanaldia DBH eta Batxilergoko ikasleei eskaintzen. Baga-Biga-Higa egitasmoaren helburua transmisioa da eta biharko saioan euskal musikagintzaren historia, erreferenteak eta zaletasuna sustatzeko proiektua aurkeztuko diete Eibarko ikastetxeetako DBH-ko 3. eta 4. mailetako zein Batxilergoko ikasleei. Lehenengo saioa goizeko 11.00etan izango da eta ordu eta erdi inguruko iraupena izango du; eta bigarren saioa 13.00etan hasi eta 14.30ak aldera amaituko da.
Eñaut Elorrieta 2000 urteaz geroztik KenZazpi taldeko abeslaria, gitarrajolea eta konposatzailea da eta Mikel Markez musikariak gaur egun Euskadi Irratian Kaja Beltza irratsaioa zuzentzen du.