Endika Mateosek 2027ra arte luzatu du kontratua SD Eibar-ekin

Talde filialaren pieza garrantzitsuenetakoa da, lehen taldearekin aurredenboraldia egiteaz aparte
Endika Mateosek 2027ra arte luzatu du kontratua SD Eibar-ekin
2025/03/04 16:39
eta kitto!

21 urteko hegalariak bere seigarren denboraldia egiten dihardu SD Eibar-ekin eta talde filialaren pieza garrantzitsuenetakoa da, lehen taldearekin aurredenboraldia egiteaz aparte. Endika Mateos barakaldoarra Leioatik etorri zen 2019an eta, Vitoria filialean hainbat denboraldi egin eta gero, iaz mailaz igotzea lortu zuen. Maila berrian ere indartsu dabil taldea, hainbesteraino gaur egun lider dela bere multzoan; orain arte Mateosek 21 partidutan hartu izan du parte, guztira 1.500 minututik gora eginez. SD Eibarko talde nagusiaren azken aurredenboraldian ere hartu izan zuen parte, hainbat gol lortuz.