Energia berriztagarriekin lotutako proiektuei buruzko hitzaldia

Energia berriztagarriekin lotutako proiektuei buruzko hitzaldia
2014/03/17 00:00
eta kitto!

Bihar (martitzena, hilak 18) energia berriztagarrien arloko proiektuen garapenaz jardungo du berbetan gai horietan eskarmentu handia duen Alberto Fernandez Checak. Hitzaldia 15.30etan hasiko da Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolako San Andres hitzaldi aretoan (sarrera librea).
Hitzaldian, besteak beste, gaur egun martxan dauden hainbat instalaziori buruz egingo du berba adituak, instalazio horien ezaugarririk garrantzitsuenei zein horrelakoen ezarpenari buruzko azalpenak emanez. Horrekin batera, Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Graduko bere beharrari lotutako beste hainbaten inguruan egingo du berba hizlariak, besteak beste eskolako irakaskuntzaren eta ingeniaritza honekin enpresetako bitarteko agintari moduan egin daitezkeen jardueren arteko loturak azalduta.