Energia Eraginkortasunaren UPV/EHU-Centro Stirling gela sortzeko hitzarmena sinatu dute
2021/03/30
07:02
eta kitto!
Unibertsitatea-Enpresa gela bat sortu dute Eibarren, Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan, aipatutako irakaskuntza erakundea eta Centro Stirling enpresaren artean. Ingeniaritza Eskola honetan ematen duten Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Graduak eta Centro Stirling enpresaren jardunak erlazio oso estua dutela azaldu dute unibertsitatetik: “Erakunde hau etxeetako osagaien eta azpisistemen sektorean aurrerengo dabiltzaten enpresen (produktuen kalitatean, energiaren eraginkortasunean eta etxeetako energia berriztagarrien erabileraren arloetako enfasiarekin), eta baita ere hirugarren sektoreko eta industriako enpresen, I+D unitatea da.
Unibertsitatea-Enpresa gela Eibarko unibertsitate esparruan dagoen ikasgela-laborategi bat da, Centro Stirling enpresak finantzatutakoa, eta I+D+i jarduerak sustatzeko asmoz sortu dute, “erakunde partaide bien elkarlanerako tresna eraginkor bihurtzeko”. Bertan energia berriztagarrietako teknologien eta energiaren eraginkortasunaren atalak jorratuko dituzte.
Azaldu dutenez, “garatuko diren ekintzen artean, nabarmentzekoa da energia sektorearentzako interesgarriak diren jardunaldi eta saioen antolakuntza. Ekitaldi hauek ikasleei sekulako aukera emango die sektore honetako erronkak eta estrategiak ezagutzeko. Gainera, hitzarmen honi esker, gaur egungo energia eraginkortasunaren sektorerako ikasketa, analisi, garapen edo ikerketa motako lan akademikoen gauzatzea posible egingo du”
Hitzarmena sinatzeko ekitaldian honakoek hartu dute parte: Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolaren aldetik, Xabier Ostoloza eskolaren zuzendariak, Patxi Alkorta Eibarko koordinatzaileak eta Francisco Javier Asensio Enpresa Gelaren zuzendariak. Eta Centro Stirling enpresaren aldetik, Javier Aranceta Mondragon Componentes S. Coop.-eko Berrikuntzako zuzendariak eta Gustavo Garcia Centro Stirling S. Coop.-eko Transferentzia Teknologikoaren zuzendariak.