Enrique Gutiérrez-ek irabazi du VII. Argazkilaritza Industrial Lehiaketa
Armeria Eskolako Ikasle Ohien Elkarteak antolatutako VII. Argazkilaritza Industrial Lehiaketan sari nagusia Oviedoko Enrique Gutiérrez-ek eskuratu du, Metal izenburuko lanarekin. Saria martxoaren 16an Ikasle Ohien Urteko Batzarrean jasoko du, saritutako beste lanen egileekin batera. Bigarren saria Basauriko Asier Camacho Fernández-ek eraman du, Fluido lanarekin; hirugarrena Kordobako Juan José Villarejo Fernández-ek La vieja fundición izenburukoarekin; eta laugarrena, ikasle-ohiari ematen zaion akzesita Ermuko Joaquín Sánchez Romero-rentzat izan da, Amane argazkiarengatik.
Jorge Agirresarobe, Jose Luis Irigoien eta Jose Valderrey argazkilariek eta Aitor Buendia kazetariak osatutako epai-mahaiak 73 lagunek aurkeztutako 211 argazkiren artean aukeratu behar izan ditu irabazleak. Saritutako argazkiak ikusteko hemen klikatu.