Enrique Zuazuak zuzentzen duen matematika aplikatuen zentrua inauguratu dute Bilbon
Aurreko astean inaugaratu zuten Bilbon Enrique Zuazua eibartarra zuzendari zientifiko duen Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) delakoa. Zuazuak orain dela 3 urte ipini zuen martxan matematika zentrua, maila internazionalean ikerketa-zentrua bilakatzeko asmoarekin eta urte honen hasieraz geroztik egoitza berrian dihardute beharrian 20 herrialdetik gorako 50 goi-mailako matematikarik. Eibartarraren berbetan, “egoitza berria duda barik punta-puntako ikerlariak erakartzeko eta elkartzeko tokia izango da eta, horrekin batera, matematikak gizartearen beste esparruetara zabaldu eta I+Gko eremuei ekarpena egiteko tokia ere izango da”.
Inaugurazioo ekitaldia arrakastatsua izan zen eta, besteak beste, Iñaki Azkuna Bilboko alkatea, José Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia, Isabel Celaá Hezkuntza sailburua, Carmen Vela estatu ikerketa, garapen eta berrikuntza idazkaria, Iñaki Goirizelaia EHU-ko errektorea eta Juan José Ibarretxe lehendakari ohia egon ziren.