'Epaiketa arrotzari' antzezlana taularatuko dute gaur 19:00etan Coliseo antzokian

'Juicio al extranjero' gaztelerazko bertsioa ere gaur eskainiko da, 21:30ean.
'Epaiketa arrotzari' antzezlana taularatuko dute gaur 19:00etan Coliseo antzokian
2025/11/14 18:12
Silbia Hernandez Arrazola

Gaur (barixakua) antzerki-saio bikoitza hartuko du Coliseo antzokiak: 19:00etan Epaiketa arrotzari taularatuko dute, euskaraz, eta 21:30ean Juicio al extranjero, gazteleraz. Albert Camusen Arrotza eleberriko protagonistaren aurkako epaiketa itxuratuko duen lan honetan ikusleek ere hartuko dute parte, bete-betean, ikusleak epaiketa-gela bihurtutako aretoan sartuko dira eta. Sarrerak 10 euro balio du (7 euro Coliseoaren Laguna txartelarekin).