Era guztietako antzezlanak ekarriko dizkigu Eibarko Antzerki Jardunaldien 48. edizioak
Gaur aurkeztu dute Eibarko Antzerki Jardunaldien egitaraua, udaletxeko Udalbatza aretoan.
2025/01/28
18:36
eta kitto!
Otsailaren 25ean hasi eta apirilaren 11n amaituko dira Eibarko Antzerki Jardunaldiak, eta, beti bezala, programa zabala prestatu dute antolatzaileek. Horren berri eman dute gaur udaletxean egindako aurkezpenean, Jon Iraola alkateak, Andoni Zabala Kultura zinegotziak, Maria Jose Tellería Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendariak, eta Ana López Asensio Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Kultura Sustapeneko eta Kultura eta Sormen Industrietako zuzendariak.