Era guztietako dantzekin ospatu da Dantzaren Nazioarteko Eguna Eibarren
Aurten ere dantza erakustaldi bereziekin ospatu dute eguna herriko dantza taldeek eta eskolek.
2025/05/05
19:32
eta kitto!
Aurreko eguaztenean era guztietako dantzak erakutsi zituzten kalean herriko dantza taldeek eta akademiek. Ballet Eibarres, Beheko Tokia, Eibarko Dantza Eskola, KAXA, Kezka, Koa, Pagatxa, La Salsa de Cuba eta Untzagako Jubiletxea aritu ziren dantzan, arratsaldeko lehen orduan Ipuruan, Legarren, Errebalen eta Urkizun, eta ondoren Untzagan elkartu ziren, dantza-jaialdi ikusgarria eskeintzeko. Amaitzeko, Gauargi taldeak girotutako erromeria egin zen.