Eraikin industrialen inguruko hitzaldi bi gaur Portalean

Eraikin industrialen inguruko hitzaldi bi gaur Portalean
2014/03/06 00:00
eta kitto!

Berreibar Ekimen Kulturalak antolatuta, gaur (eguena, hilak 6) 19.00etatik aurrera hitzaldi bi eskainiko dira Portalean, euskaraz, bata bestearen atzetik: Ibon Telleria eta Eze Collantes arkitektu eta EHU-ko irakasleek Eraikin industrial hibridoak Eibarren izenburukoa emango dute eta, hori amaituta, Iñaki Begiristain eta Jabier Puldain arkitektu eta EHU-ko irakasleeen txanda izango da Erabilera industrialetan dentsitatea berreskuratzeko joera eta ereduak izenburukoarekin. Sarrera doan izango da.