Erakusketek ekingo diote Argazkilaritza Maiatzean programari

Erakusketek ekingo diote Argazkilaritza Maiatzean programari
2013/05/03 00:00
eta kitto!

Gaur (barixakua, hilak 3) 18.30etan Portalean erakusketak inauguratuta ekingo diote Klub Deportiboko Argazkilaritza Taldekoek Argazkilaritza Maiatzean programari. Ekitaldian, gainera, erakusketa ipini duten argazkilarietako batzuk Javier Fernández Ferreras, Bosco Mercadal eta Juan Armentia egotea dago aurreikusita. Portalean amaitu eta gero, 19.30etan Topalekura joango dira, hango erakusketa inauguratzera. Hilabete honetan herriko erakusketa areto guztietan argazkiak izango dira protagonista, Argazkilaritza Maiatzean programaren barruan antolatutako erakusketetan:

Maiatzaren 31ra arte:
- 32. Argizaiola Lehiaketa. Klub Deportiboan.
- Deportiboko Argazkilaritza Taldea. El Ambigú eta Portalea tabernetan eta Untzagako jubilatu etxean.

Maiatzaren 3tik 26ra:
- Javier Fernández Ferreras, Juan Armentia: Barnetik. Más allá del Olimpo, Bosco Mercadal: Fotopoemas. Portalean.
- 40. Nazioarteko Gipuzkoa Saria. Topalekuan.