Eriz magoa Eibarren izango da abenduaren 2an

Eriz magoa Eibarren izango da abenduaren 2an
2023/11/22 09:49
eta kitto!
...eta kitto! Euskara Elkarteak Coliseora ekarriko du Eriz magoa abenduaren 2an, zapatua, eguerdiko 12:00etatik aurrera. Gurasoak Berbetan eta Ongietorri egitasmoetako familientzat antolatu du ikuskizuna ...eta kitto!-k, euren artean banatu ditu lehenengo gonbidapenak, baina astelehenaz geroztik edonor pasa daiteke elkartetik gonbidapenak jasotzera, 08:30etik 13:00era eta 17:30etik 19:00etara. Ez da ezer ordaindu behar baina heldu bakoitzeko, asko jota, hiru ume sartuko dira.